Artisau erako elaborazio prozesu bat
100 urte baino gehiagoko esperientziak artisau kontserbak elaboratzen, gure bezeroei gure produktuak erostean konfidantza osoa bermatzen die. Pazientzia, arreta eta arrainak jasotzen duen tratu ona bere elaborazioan, etxeko oinarrizko arauak dira.

Zatikatzea
Kantabrikoko arrantzaleen kofradietan barne dauden itsasontziek, Euskal Herriko kofradietakoak hain zuzen ere, harrapatutako arrain freskoa sartzen da fabrikan. Arrainari burua eta tripak kentzen zaizkio eta garbitu egiten da. Ondoren zatitu, tajadak urarekin garbitu eta parriletan sartzen da.

Egosketa
Parrilak egosten jartzen dira. Egosketa salmueratan egiten da eta denborak 1,15 minutu 1,30 minutu ingurukoak izaten dira, arrainaren tamainaren arabera.

Latetan sartu
Arraina egosi ondoren, hozten usten da eta hoztu ondoren arrainaren prestakuntza hasten da, horretarako azala eta hezurrak kentzen zaizkio. Ondoren latetan sartzen da eta oliaz edo ozpinaz estaltzen da eta lata zarratu egiten da.

Esterilizazioa
Prozesu honetan, latak zarratu ondoren autoklabean sartzen dira 107ºC gradutan egiten da eta esterilizazioaren denbora aldatu egiten da laten tamainaren arabera.
