Kontserba on baten sekretua


Bakarrik lehen gai onak erabilita lortu daiteke kontserba on bat. Aguirreoan bertoko eta kanpainako espeziekin egiten dugu lan bakarrik, eta garrantzitsuena betiko erara harrapatutako arraina; artisau kontserbaren prozesua itsasoan hasi behar bait da.

Calidad Conservas Aguirreoa

Kalitatea

Aguirreoan bakarrik olio oliba erabiltzen dugu eta ez dakigu zer den kontserbagarri edo koloragarri artifizial bat.

Tradición Conservas Aguirreoa

Tradizioa

Gure aitonak 1.888an fabrika sortu zuenetik, Aguirreoan bere ondarea mantentzeaz eta kalitate handiko produktu bat egiteaz arduratu gara.

calidad

Artisautza

Prozesu osoan, eta artisauak garela ahaztu gabe, teknologia hoberenaren efikaziaz baliatzen gara maila altuko produktu bat egiteko.

Artisau erako elaborazio prozesu bat


100 urte baino gehiagoko esperientziak artisau kontserbak elaboratzen, gure bezeroei gure produktuak erostean konfidantza osoa bermatzen die. Pazientzia, arreta eta arrainak jasotzen duen tratu ona bere elaborazioan, etxeko oinarrizko arauak dira.

Gure kontserba prozezua


flecha
Despiece

Zatikatzea

Kantabrikoko arrantzaleen kofradietan barne dauden itsasontziek, Euskal Herriko kofradietakoak hain zuzen ere, harrapatutako arrain freskoa sartzen da fabrikan. Arrainari burua eta tripak kentzen zaizkio eta garbitu egiten da. Ondoren zatitu, tajadak urarekin garbitu eta parriletan sartzen da.

Despiece

Egosketa

Parrilak egosten jartzen dira. Egosketa salmueratan egiten da eta denborak 1,15 minutu 1,30 minutu ingurukoak izaten dira, arrainaren tamainaren arabera.

Despiece

Latetan sartu

Arraina egosi ondoren, hozten usten da eta hoztu ondoren arrainaren prestakuntza hasten da, horretarako azala eta hezurrak kentzen zaizkio. Ondoren latetan sartzen da eta oliaz edo ozpinaz estaltzen da eta lata zarratu egiten da.

Despiece

Esterilizazioa

Prozesu honetan, latak zarratu ondoren autoklabean sartzen dira 107ºC gradutan egiten da eta esterilizazioaren denbora aldatu egiten da laten tamainaren arabera.

Despiece

Paketeak egin

Prozesua amaitzeko, latak autoklabetik atera eta hozten usten dira. Guztiz hotzakdaudenean kutxetan sartzen dira. Behin kutxetan sartuta daudenean gure biltokira pasatzen dira garraiatu ahal izateko.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información "aquí". Cerrar